Iritsi da auzo konposta Deba eta Itziarrera

2013ko ekainaren 25aIritsi da auzo konposta Deba eta Itziarrera

Auzo konpostaren proiektua aurrera eramateko lehenengo pausuak eman ditu dagoeneko udalak eta aztertzen ari da konpostagailuak non eta nola jarri. Herritarrei inkesta bat ere zabaldu zaie interesa ezagutzeko asmoz, eta maiatzaren 22an Itziarren eta 23an Deban informazio bilerak egin ziren. Auzo konpostean parte hartu nahi duenak udaletxean eman beharko du izena, telefono honetara deituz: 943 19 28 40 edo email honetara idatziz: konposta@deba.net