Itziarko Auzo Udalak lizitaziora atera du ‘Burugorri Ostatua’ taberna-kafetegiaren ustiapena

2024ko martxoaren 27aItziarko Auzo Udalak lizitaziora atera du ‘Burugorri Ostatua’ taberna-kafetegiaren ustiapena

Pertsona edo enpresa interesdunek apirilaren 19ra arte izango dute zabalik proposamenak aurkezteko epea. Burugorri Ostatua Itziarko bizilagunen eta bisitarien topaguneetako bat da.

Itziarko Auzo Udalak iragarri du ‘Burugorri Ostatua’ taberna-kafetegia ustiatzeko lizitazio prozesua ireki berri dela. Hala, interesatuek apirilaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak. Lizitazioaren helburua da, Burugorri Ostatuak ateak zabaltzea eta lokalaren kudeaketarako eskaintzarik onena hautatzea. ‘Burugorri Ostatua’ bizilagunen eta bisitarien topagune izan da, kalitatezko taberna-kafetegi zerbitzua eskaini izan baitu.

Lizitazioaren arabera, instalazioa tarbena-kafetegi ustiapenerako erabili ahal izango da solik, eta indarrean dauden ordutegi eta arauak bete beharko ditu. Hauek dira lizitazio pleguetan zehazten diren hainbat baldintza:

Kokapena eta zerbitzua: Zerbitzua Mutxiarte kaleko lokalean eta kanpoko terrazan emango da. Taberna-kafetegiko zerbitzua ere sartzen da, eskaintzaren kalitatea eta aniztasuna azpimarratuz.

Baliabideak eta langileak: Enpresa esleipendunak zerbitzua behar bezala garatzeko beharrezkoak diren baliabide materialak eta langile kualifikatuak izan beharko ditu, kudeaketa eraginkorra eta profesionala ziurtatuz.

Irekiera ordutegia: Zerbitzua urte osoan zehar eskainiko da, astean zehar gutxienez 10 orduz irekita eta asteburuetan 14 orduz. Zerbitzua nahitaezkoa da jaiegunetan eta tokiko ekitaldi garrantzitsuetan.

Eskaintza gastronomikoa: Pintxoak, gosariak, ogitartekoak, anoak, plater konbinatuak eta taldeentzako bazkari edo afariak eskainiko dira.

Langileen prestakuntza: Langile guztiek elikagai-manipulatzaile izateko ikastaroa izan beharko dute eta jendeari begira daudenek euskaraz hitz egiteko gaitasuna. Arduradunak koordinatuko du taldea, ahozko zein idatzizko euskara menderatuz.

Ekipamendua: Udalak taberna-kafetegiaren hasierako funtzionamendurako funtsezko tresnez hornituko du espazioa. Enpresa esleipendunak ekipamendu gehigarria gehitu ahal izango du, obretarako edo aldaketetarako baimena eman ondoren.

Itziarko Auzo Udalak gogorarazi du lizitazio prozesu hau aukera bat dela ostalaritzaren sektorean ikuspegia eta esperientzia duten enpresentzat edo pertsonentzat, Itziarren dinamismo kultural eta soziala sustatzeko interesa dutenentzat. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu Eusko Jaurlaritzaren kontratazio gunea: https://labur.eus/pWO6j