Jaietan ere, gureak kaleak, egunak eta gauak

2018/08/03
Udalak, Debako talde feministarekin batera, “Jaietan ere, gureak kaleak, egunak eta gauak” kanpaina aurrera eramateko erabakia hartu du. Horren bitartez, San Roke festak jai parekideak eta erasorik gabeko jaiak izatea bilatzen dute. Abuztuaren 14an SexuBizi babes gunea herritarren eskura egongo da zumardian, 01:00etatik 04:00etara.

Kanpaina aurrera eramateko, hainbat material banatuko dira:

  • Jarrera matxistei buruz kontzientziatzeko eta sexu-eraso posibleak prebenitzeko gida.
  • Eraso matxisten aurrean errekurtso eta telefono baliagarrien inguruko txartela.
  • Jaietan ere, gureak kaleak, egunak eta gauak lema izango duten eskumuturrekoak (Turismo bulegoan eskuragarri).

Egindako materiala udal instalazioetan, txosnetan eta taberna batzuetan eskura jartzeaz gain, talde feministako kideek aipatutako materiala jaietako egin dituzten telazko poltsa batzuekin batera banatuko dituzte. Telazko poltsak asteburu honetan salgai egongo dira.

Gainera, abuztuaren 14an, gaueko 01:00etatik 04:00etara, SexuBizi babes gunea herritarren eskura egongo da, zumardian: SexuBizi Babes Guneak babes lekua eta gune segurua eskaintzen du. Bertan, genero indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahal izango dira, baita sexualitateari buruzko informazioa eta materiala ere.

Jai aske, dibertigarri eta rollo onekoen alde!