Kalefood Market Debara iritsiko da asteburu honetan

2016ko irailaren 26aKalefood Market Debara iritsiko da asteburu honetan

KIMMU enpresaren barnean sorturiko GASTROKULTURALA aholkularitza gastronomikoak antolatutako Kalefood Market izeneko FoodTruck, artisau eta musika ekitaldia Deban ospatuko da asteburu honetan. Sarrera doakoa izango da eta, bertan, 10 FoodTruck, 15 artisau eta sortzaile eta zuzeneko kontzertuak egongo dira.

KALEFOOD MARKET sukaldaritza mota ezberdinez, artisau zein sortzaileez eta bertako musika taldeez gozatzeko sortu den ekitaldi bat da. GASTROKULTURALA aholkularitzak, edizio berri bat dakarkigu, kulturaren aspektu ezberdinak ukituaz, lehenago aipaturiko gastronomia, artisautza eta musika Debako Zumardira ekarriz irailaren 30 eta urriaren 1 eta 2rako. Eguerdiko 12etatik gaueko 00:00etara bitartean egongo dira asteburuko bi egun hauetan. Ostiralean, aldiz, arratsaldeko 6etatik 00:00etara. Ekitaldiak 10 FoodTruck elkartzen ditu, bakoitza sukaldaritza ezberdin batean oinarrituta; bertako sortzaile, diseinatzaile zein artisauen 15 postu eta kontzertuak. Azken hauek bi egunetan zehar egongo dira eta bertako musika taldeak bultzatzeko asmotan eskainiko dira.

GASTROKULTURALAK momentu bereziak sortzea du helburu, non herritarrek giro alternatibo eta ezberdin batez gozatzeko aukera izango duten Nafarroako zein Gipuzkoako puntu ezberdinetan, betiere bertakoa sustatuz baina penintsulako hainbat barietate bateraturik. Ekitaldiak eskaintza gastronomiko zabala izango du, kroketak soilik egiten dituen foodtruck batetik hasi eta asiar sukaldaritza ekarriko digun beste batean amaitu arte.

Deban ospatuko den KALEFOOD MARKET hau zirkuitu baten laugarren ekitaldia izango da, izan ere, aurretik Mutrikun, Lizarran eta Zumaian izan dira; baina Euskal Herriko hainbat herri eta hiri zeharkatuko ditu urriaren 15-16 asteburuan berriro ere Donostian bukatu baino lehen.

Iniziatiba honen atzean dago KIMMU, 13 gazte ekintzailez osaturiko taldea; gizartean zein kulturan inpaktu positibo bat sortzeko helburuarekin sortua. GASTROKULTURALA enpresa gazte honen ildo gastronomikoa dugu, proiektu ezberdinak garatzen dituena betiere gastronomia guztiaren erdian jarriz; hala nola, gazteentzako sukaldaritza saioak, ekitaldiak edota hainbat marka gastronomikori aholkularitza zerbitzuak eskainiz.