Kolorez Blai Udalekuak 2015

2015ko maiatzaren 20aKolorez Blai Udalekuak 2015

Zabaldu berri da kolorez blai udalekuetan izen emateko epea. Maiatzaren 18tik 29ra bitartean izen emate fitxa eta ordainagiria Zuhatzan entregatu beharko da. Plaza mugatuak izango dira, gutxienez 12 laguneko taldea osatu beharko da eta onartuen zerrenda ekainaren 5ean jakinaraziko da. Gurasoentzako bilera ekainaren 26an, ostirala, arratsaldeko 17:30ean Itziarren (Apaiz etxean) eta 19:00etan Deban (Udaletxeko areto nagusian).

  • Prezioa: 45€ (familia ugariek 42€, derrigorrezkoa da familia ugarien txartela aurkeztea
  • Astelehenetik ostiralera, 9:30tik 13:30ra.
  • Tokia: Luzaro ikastetxean eta Itziarko eskolan
  • Txandak:

Lehenengo txanda HH5 (2009) eta LH1-2 (2008-2007): uztailak 6-uztailak 17

Bigarren txanda LH3-4 eta LH5-6 (2004-2003): uztailak 20-30 (30ean ordutegia luzeagoa, hilaren 31a jaieguna da eta)

  • Izenemate fitxa
  • Informazio gehiagorako: deitu 943 19 13 83 edo koloreanitz@gmail.com helbidera idatzi