Kolorez Blai udalekuetarako begiraleak behar dira

2018ko maiatzaren 18aKolorez Blai udalekuetarako begiraleak behar dira

Kolore Anitz aisialdi taldeak begiraleak behar ditu autengo uztailean egingo dituzten Kolorez Blai udalekuetarako. Begirale titulua izanez gero, edo berau lortzeko praktika bila bazabiltz, bidali zure eskaera koloreanitz@gmail.com helbidera.

Kolorez Blai udalekuetarako begiraleak behar ditu Kolore Anitz aisialdi taldeak. Hori dela eta, CV-a bidaltzeko epea zabaldu dute. Gaurtik hasi eta datorren ostiralera bitarte (maiatzaren 18tik 25era) egongo da zabalik izena emateko epe hori; eta interesatuek Zuhatza Euskara Elkartean entregatu edo koloreanitz@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dute eskaera.

Begirale lanak egin ahal izateko, honako baldintzak bete beharko dira:

  1. Begirale titulua izatea.

  2. Ekainaren 9-10eko asteburuan egingo den prestaketa saiora joatea.

  3. Hautaketarako proba eta elkarrizketa egitea (maiatzaren azken astean izango dira horiek, aurrerago zehaztuko diren egun eta orduetan).

Ekainaren 1ean jakinaraziko dira hautaketa probetako emaitzak eta aukeratuak izan diren begiraleak.

Oharra: eskaintza hau praktikak egin nahi dituztenei ere zuzenduta dago; beraz, interesaturik egonez gero, eurekin jarri beharko dira harremanetan. Informazio gehiago : 632 043 322 / 943 191 383.