Kultura eta Jai Batzordeak San Roke jaietarako kartel lehiaketaren oinarriak aurkeztu ditu

2014ko ekainaren 1aKultura eta Jai Batzordeak San Roke jaietarako kartel lehiaketaren oinarriak aurkeztu ditu

Jai Batzordeak urtero ospatzen diren San Roke jaiak direla eta kartel lehiaketa antolatu du. Lanek baldintza batzuk bete beharko dituzte eta aurkezteko epea 2014ko uztailaren 15etik 20ra bitartean izango da. Irabazleak 500 euroko saria jasoko du.

Ondorengoak dira oinarriak:

1. Nahi duen edonork har dezake parte. partehartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.

2. Lan horiek edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.

3. Kartelek nahitaez argitaragabeak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak eta lanaren aurkezleak izango du erantzukizun osoa baldintza hau ez betetzearen ondorioz gerora gerta daitekeen edozein erreklamazioren aurrean.

4. Lanak ondorengo neurritan aurkeztu beharko dira: 450 mm. zabal eta 680 mm. altu.

5. Lehiaketara aurkeztuko diren kartelek, nahitaez, "ABUZTUAK 14tik 18ra 2014 SAN ROKE JAIAK DEBA" izenburua eraman beharko dute.

6. Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko kartazal batean jarriko dira egilearen datu hauek:

  • Jaiotze data, NANa eta herria
  • Helbidea eta telefonoa

7. Lanak aurkezteko epea 2014ko uztailaren 15etik 20ra bitartean izango da.

8. Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Debako Udala - Kultura Saila Portu kalea 1, 20820 Deba.

9. Epaimahaia Debako Udalak izendatuko du.

10. Kartel irabazlea bakarrik sarituko da eta 500 euro jasoko ditu

11. Saririk lortzen ez duten lanak epaimahaiak bere erabakia eman ondorengo hilabetea dute jasotzeko. Epe hori igarotakoan lanak ez baldin badira jaso, egileak kartelak Debako Udalaren esku uzten dituela ulertuko da.

12. Saria hutsik gera daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek ez balute behar adinako kalitaterik edo baliorik.

13. Saria San Roke festa programaren aurkezpenean emango zaio irabazlearen egileari.

14. Saritutako lana Debako Udalaren jabetzarako geldituko da eta honek San Roke Jaien garapena sustatzeko nahi duen edo egoki iritzitako erabilera eman ahal izango dio.

15. Ez dira onartuko oinarri hauek betetzen ez dituzten edo baldintza hauetara egokitzen ez diren lanak.

16. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla adierazi nahi du

17. Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta honen erabakiaren aurka jotzerik ez da egongo.

2014ko ekaina