Soinu Kontzertua Santa Maria Elizako Klaustroan

2015ko ekainaren 29aSoinu Kontzertua Santa Maria Elizako Klaustroan

Larunbat honetan Soinu Kontzertuaz gozatu ahal izango dugu Debako Santa Maria Elizako Klaustroan. Ekitaldia SuBerri akordeoi taldearen eskutik datorkigu, Coral Aita Donostia Abesbatzarekin batera. Arratsaldeko 20:00etan izango da ikuskizuna Elizako Klaustroan.

SuBerri Akordeoi Taldea
SuBerri Akordeoi Taldea, Lasarte-Orian, 2012. urtearen
erdialdira sortu zen proiektu musikala da. Bere helburua da
akordeoiaren bidez musika mota desberdinak eskaintzea
publikoari. Musika klasikoa, modernoa, tradizionala… jotzen
du, eta konpositore ospetsuen obrak; besteak beste,
Beethoven, Mozart, Guridi, Vilvaldi, Duke Ellington, Chueca,
Piazzolla, Urteaga...
Lasarte-Orian, Andoainen eta Mostoleseko “Anfiteatro
del Estanque” izeneko gunean eskaini ditu bakarkako
kontzertuak. Honez gain, 2013ko apirilean, Montcadako Mare
de Deu del Turó abesbatzarekin eta Summa Aldapeta
Ikastetxeko Eskolaniarekin batera kontzertu bat eskaini zuen
Donostiako San Sebastian Martir elizan. Bestalde, Aita
Donostia Abesbatzarekin parte hartu zuen 2013ko abuztuan
ospatu zen Donostiako San Vicente Parrokian 1813ko
abuztuaren 31ko Donostiaren erreketa eta suntsiketaren
Bigarren Urteurrenaren Oroitzaren Kontzertuan eta Aita
Donostia XVIII Musika Astean ekainaren 13an.
Bere zuzendaria Elias Goikouria Erauzkin da.

Coral Aita Donostia Abesbatza
Aita Donostia Abesbatza Donostiako Gaztedi elkarteak
1985ean sortu zuen.
Aita Kaputxinoekin zeukan lotura zela eta, Aita Donostia
musikologo, folklorista eta musikagile ezagunaren izena hartu
zuen. Abesbatzaren lehenengo zuzendaria Aita Patxi
Balenciaga izan zen.
Sortu zenetik aurrera Aita Donostia abesbatzaren lana
gero eta handiagoa izan zen liturgietan parte hartzeaz eta
elizkizunetan laguntzeaz aparte, kontzertuak eskaintzen zituen
bai Donostian, eta bai Gipuzkoako hainbat herritan ere.
Beste abesbatza batzuekin ere harremanetan egon da eta
elkartrukeak egin ditu, horri ezker beste komunitate
batzuetan ere kontzertuak eskaini ditu. Abesbatza lehiaketetan
ere parte hartu du, kasurako: Ejea de los Caballeros, Autol,
San Vicente de la Barquera, Aviles, Zumarraga, Benasque eta
Arrigorriaga. Emaitza bikainak lortu ditu horietan, adibidez,
1993an Autol-en (Errioxa) lortu zuen lehenengo saria.
Bere zuzendaria den Javier Alberdik sustatutako Aita
Donostia Musika-Astean hartzen du parte 1998tik aurrera.

Programa ikusteko egin klik hemen.