Maiatzaren 1etik aurrera indarrean jarriko da TAO sistema udalerrian

2024ko apirilaren 25aMaiatzaren 1etik aurrera indarrean jarriko da TAO sistema udalerrian

Zerbitzuak joan den urteko baldintza berdinak mantenduko ditu eta txartelek ere prezio bera izango dute. TAO sistema martxan egongo da irailaren 30a bitarte.

Debako TAO sistemak herriko aparkamendua erregulatzea du helburu, are gehiago uda sasoiari begira, herriko biztanleriak, eta horrekin batera, herrian dauden ibilgailu kopuruak nabarmen egiten baitute gora garai horretan.

Hori horrela, maiatzaren 1etik irailaren 30era bitartean indarrean jarriko da udalerri osoan TAO sistema. Zerbitzuak joan den urteko baldintza berdinak mantenduko ditu eta txartelei dagokienez, prezioak ere berdinak izango dira. Interesdunek udaletxean eskuratu ahal izango dituzte txartel horiek.

Aparkatzeko gune zein ordutegien inguruko informazio guztia udal webgunean dago ikusgai.