Ondarroako Kamiñaldeko larrialdi egoera dela eta, Udalak deia egiten die etxebizitza hutsak dituzten jabeei

2016ko martxoaren 21aOndarroako Kamiñaldeko larrialdi egoera dela eta, Udalak deia egiten die etxebizitza hutsak dituzten jabeei

Aurreko astean, Ondarruko San Inazio kalean bizi diren 176 familiek beraien etxeak utzi behar izan zituzten. Familia hauek daukaten etxebizitza beharrari erantzuna eman ahal izateko, bizitzeko moduan dauden etxeak behar dira eta Debako Udalak ere jabetzan etxerik libre izanez gero Alokabideren eskuetan uzteko deia egin nahi du.

Debako Udalak ere deia egin nahi die herrian etxe hutsak dituzten jabeei, hauek Alokabideren eskuetan uzteko.

Alokabidek urte beterako kontratua sinatuko du jabearekin eta kontratu hori beharren arabera hilabeteka luzatu ahal izango da. Hileroko errenta 450€ artekoa izango da eta etxea emandako egoera berean itzuliko da.

Interesatuta baldin bazaude, informazio gehiago ondarroa-alokabide@alokabide.eus helbidean edo 630 407 726 telefonoan.