Postontzi berriak udaletxeko sarreran

2018ko ekainaren 27aPostontzi berriak udaletxeko sarreran

Udalak hamahiru gutunontzi jarri ditu udaletxeko sarreran, zinegotzi bakoitzeko bat. Hemendik aurrera, herritarrek buzoi horietan bertan utzi ahal izango dizkiete Udalbatzako kideei egoki irizten dituzten dokumentu edo ekarpenak.

Herritarrengana hurbildu, zinegotziei zuzendutako dokumentu edo idatziak azkarrago entregatu eta entrega hori bermatu eta ziurtatzeko helburuarekin, hamahiru postontzi jarri ditu Udalak udaletxeko sarreran. Udalbatza osatzen duten zinegotzietako bakoitzak bere gutunontzia izango du hemendik aurrera, eta herritarrek bertan utzi ahal izango dizkiete euren ekarpenak.

Herritarrek zinegotziei eman nahi dizkieten dokumentu, gonbidapen eta idatziak buzoi hauetan utzi ahal izango dituzte, aurrez harrera bulegoan entregatu beharrik gabe.

Dokumentu hauen entrega udaletxeko ordutegiaren barruan egin beharko da; hau da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara bitartean.