Txertatu Merkatuan, Euskadiko gazteei laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko ekimena

2018ko urtarrilaren 24aTxertatu Merkatuan, Euskadiko gazteei laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko ekimena

Ekimen honen bitartez, 16 eta 30 urte bitarteko gazteek prestakuntza-prozesuetan parte hartzeko edo lan-zirkuituetan txertatzeko aukera dute, enpresetan praktikak egitearekin batera. Debabarrenean, hiru ikastaro jarriko dituzte martxan datorren otsailean. Izen-ematea eta informazio gehiago Debegesan (943 82 01 10 edo idazkaritza@debegesa.eus).

Txertatu Merkatuan proiektua prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian urtebetetik gora daramaten 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektu bat da. Halaber, unibertsitate-ikasketak utzita, lanik gabe dauden eta hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan integratuta ez dauden pertsonei ere zuzentzen zaie programa hau.

Txertatu Merkatua programa berritzailea da, parte-hartzaile bakoitzaren premiei erantzuten saiatzen dena, eta horretarako haien premietara egokitutako baliabideak eskaini, eta haien gizarteratzea eta laneratzea bultzatzen ditu.

Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du, eta Debabarrena eskualdean Debegesa garapen agentzia da proiektu hau aurrera eramateaz arduratzen dena. 2018ko otsailerako hiru ikastaro jarri nahi dituzte martxan:

  • Biltegiko jarduera lagungarriak (Elgoibar-IMH): eskualdeko enpresetan praktikak egiteko aukerarekin. Hasiera, 2018ko otsailean.

  • Estaldurako eta pinturako langile ikastaroa (Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxea): eskualdeko enpresetan praktikak egiteko aukerarekin. Hasiera, 2018ko otsailean.

  • Elikagaiak eta edariak zerbitzatzeko eta prestatzeko oinarrizko teknikak ikastaroa (Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxea): eskualdeko enpresetan praktikak egiteko aukerarekin. Hasiera, 2018ko otsailean.

Ikastaroek gehienez 15 parte-hartzaile izango dituzte, eta izena emateko interesa izatekotan edo informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez Debegesarekin harremanetan, 943 82 01 10 telefonoan edo idazkaritza@debegesa.eus helbidean.