UDAL KIROL ZERBITZUAK UDA KIROLA 2014 PROGRAMA ATERA BERRI DU

2014ko ekainaren 10aUDAL KIROL ZERBITZUAK UDA KIROLA 2014 PROGRAMA ATERA BERRI DU

Urtero bezala, Debako udaleko kirol sailak uda kirola programa martxan jarri du, piraguismoa, igeriketa, xakea, surfa eta body board egiteko eskaintza zabala . Izenematea ekainararen 9an hasi zen eta turismo bulegoan egin behar da. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 192 452 telefonora deitu edo turismoa@deba.net helbidean eskatu.

  • Igeriketa: Uztailak 1-11 (2005ean jaiotakoak)

Mutrikuko igerileku irekian, bidaia autobusez begiralearekin. 35€.

  • Piraguismoa: Ekainaren 23tik aurrera

-16 urtetik gorakoentzat: Astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 1:30h. egunean. 53€.Gutxienez 4ko taldea

-11-16 urte bitartekoentzat: Astelehenetik ostiralera, goizez, 1:30h. egunean. 33€. Gutxienez 4ko taldea

  • Surfa: Ekainaren 23tik aurrera

Astelehenetik ostiralera, 16 urtetik beherakoentzat, 8urtetik aurrera, 1:30h. egunean, 25€. Gutxienez 5eko taldea.

Hiru txanda egunean: 10:00etatik 11:30etara; 11:30etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:30etara

Beharrezkoa da igerian jakitea.

  • Body Board: Ekainaren 24tik aurrera

Astelehenetik ostiralera, 16 urtetik beherakoentzat, 6 urtetik aurrera, 1:30h. egunean, 25€.

10:30etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:30etara

Beharrezkoa da igerian jakitea.

  • Xakea: Abuztuak 4tik 8ra, 14 urtetik beherakoentzat. 5€

 

Izen emateko orria eskuratzeko klikatu hemen