UDAL KIROL ZERBITZUAK UDA KIROLA 2015 PROGRAMA ATERA BERRI DU

2015ko ekainaren 4aUDAL KIROL ZERBITZUAK UDA KIROLA 2015 PROGRAMA ATERA BERRI DU

Urtero bezala, Debako udaleko kirol sailak uda kirola programa martxan jarri du, piraguismoa, igeriketa, xakea, surfa eta body board egiteko eskaintza zabalarekin. Izenematea ekainararen 8an hasiko da Debako haurrentzat eta ekainaren 15ean gainontzeko interesatuentzat. Izenematea turismo bulegoan egin behar da. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 192 452 telefonora deitu edo turismoa@deba.net helbidean eskatu.

  • Igeriketa:Uztailak 13-24 (2007an jaiotakoak)

Mutrikuko igerileku irekian, bidaia autobusez begiralearekin. 35€.

  • Piraguismoa: Ekainaren 29tik aurrera

-16 urtetik gorakoentzat: Astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 1:30h. egunean. 53€.Gutxienez 4ko taldea

-11-16 urte bitartekoentzat: Astelehenetik ostiralera, goizez, 1:30h. egunean. 33€. Gutxienez 4ko taldea

  • Surfa: Ekainaren 29tik aurrera

Astelehenetik ostiralera, 16 urtetik beherakoentzat, 8urtetik aurrera, 1:30h. egunean, 26€. Gutxienez 5eko taldea.

Hiru txanda egunean: 10:00etatik 11:30etara; 11:30etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:30etara

Beharrezkoa da igerian jakitea.

  • Body Board: Ekainaren 29tik aurrera

Astelehenetik ostiralera, 16 urtetik beherakoentzat, 6 urtetik aurrera, 1:30h. egunean, 26€.

10:30etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:30etara

Beharrezkoa da igerian jakitea.

  • Xakea: Abuztuak 24tik 28ra, 14 urtetik beherakoentzat. 5€

 

Izen emate orria eskuratzeko klikatu hemen