Gerra zibila eta oroimen historikoa. Deba 1936-1945

2017ko urriaren 16aGerra zibila eta oroimen historikoa. Deba 1936-1945

Udalak gure herriaren memoria historikoa ikertzeko eta berreskuratzeko proiektua jarri du abian. Urriaren 16tik aurrera eta azaroaren 3a arte, astelehen eta asteazkenero oroimenaren bulegoa zabalik izango dugu. Azterlan honek 42.350 euroko kostua izango du eta aho batez onartu zuen ohiko udal batzarrak.

Azterlan honen helburu nagusia 1936-1945 urte bitartean gertatutako giza eskubideen urraketak ezagutzea izango da, urraketa horietatik ikasteko, horien erreparaziorako eta, ahal den neurrian, berriro gerta ez daitezen prebentzio-neurriak hartzeko.

Herriaren memoria historikoa berreskuratzen hastea da asmoa eta hori gauzatu ahal izateko, funtsezkoa izango da udalerriko herritarrek horretan esku hartzea, Udalak oso dokumentazio urria duelako gerrari eta Francoren agintaldiari buruz.

Herritarren parte-hartzea prozesu aktiboa izan dadin, hitzaldiak eta erakusketak antolatzea aurrikusten da, baita  oroimenaren bulego bat ere, argazkiak, eskutitzak eta herritarrek beren etxeetan gordeta dituzten bestelako agiriak bildu ahal izateko.

Era horretan, gertatutakoa ezagutzeko gogoa piztuko diegu herritarrei, memoria historikoa berreskuratzeko lan hori egiaren aldeko, justizia izateko eskubidearen aldeko eta erreparazioa jasotzeko eskubidearen aldeko lan kolektibo bihurtuz.

Azterlan horrek ongi bereizitako hiru fase izango ditu. Lehenengoan datuak jasoko dira zenbait informazio-iturriren bitartez (liburuak eta artikulu idatziak, fitxategiak, ahozko lekukotzak, bai gerra eta frankismoaren lehen urteak bizi izan dituzten herritarrenak eta bai gerraren ondorioz hildako edo errepesaliatutako pertsonen zuzeneko senitartekoenak, argazkiak...), behin-behineko datu-base bat osatu ahal izateko.

Jarraian, bigarren fasean, bildutako argiri horiek aztertzea eta argazkiak digitalizatzea izango da proiektuaren muina, behin betiko datu-base bat osatzeko. Azkenik, ikerketaren emaitzak bilduko dituen eta dibulgazio-xedea izango duen liburu bat argitaratzea aurrikusten da 2019. urtean. Era berean, prozesuan parte hartzen duten familiei DVD bat eskainiko zaie bildutako ahozko testigantzekin, eta zenbait ekitaldi antolatuko dira Debako biktimen memoriak dagokion erreparazioa izan dezan.

Proiektu hau memoria berreskuratzeko lehen fasea besterik ez da, 1945-1975 urteak bilduko dituen bigarren fase bat garatzeko geldituko litzatekeelako.

Horrez gain, 1960-2017 epealdiari dagokionez Debkao Udalaren memoriaren politikak definitzen hasteko proiektua aho batez onetsi zuen udalbatzak.

Proiektu hori 2017. urtean gauzatuko da, eta horretarako, 7.000€ inguruko kontu-sail bat xedatuko da (Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jasoko du neurri batea).

Beste proiektu honen asmoa, hain zuzen ere, bakearen eta bizikidetzaren ikuspegitik egungo egoerari buruzko diagnostiko bat egitea da, eta alderdi politiko bakoitzak duen ikuspegi berezia aztertzea, gai honetan sakontzen jarraitzearren elkarrekin partekatzen dituzten puntuak, desberdintasunak, aukerak eta zailtasunak bilatu ahal izateko.

Azterlan hori BAKEOLAk egingo du eta memoriaren politika definituko duen jarduera-plan bat definitu daitekeen frogatzeko aukera emango du, eta ezingo balitz, zergatia aztertuko da, zein arrazoi dauden bakearen eta bizikidetzaren alorrean jarduera hauek geldiarazteko.

Oroimenaren bulegoa:

Urriaren 16tik azaroaren 3ra, astelehen eta asteazkenero 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, Agirre jauregiko ispiluen gelan.

Bertan informazioa eskatu ahal izango duzu 1936-1945 urteen bitartean errepresaliak jasan zituzten senideei edo pertsonei buruz; halaber, informazioa eman ere ahal izango duzu. Bulegoa herritar guztientzat egongo da zabalik. Bertara joaterik izango ez bazenu, gurekin harremanetan jartzeko 943 466 142 telefono zenbakira deitu edo idatzi mezu bat oretegi@aranzadi.eus helbide elektronikora.

Hitzaldiak:

Txanpon beraren bi aurpegi latzak. Gerra Zibilaren ondorioak

 Erbestea. Oscar Alvarez Gila.Urriaren 18an, 19:00etan Agirre Jauregiko ispiluen gelan

EHUko historia irakaslea, Gerra zibilaren ondorioz egondako Erbestaren inguruan hitz egingo du. Zeintzuk izan ziren urte horietan, erbesteratuek izandako bizipen eta erronkak.

Errepresioa. Eneko Sanz Goikoetxea.Urriaren 25ean, 19:00etan Agirre Jauregiko ispiluen gelan

Eneko Sanz Goikoetxea historialaria Gerra zibilaren aurrekariak eta ondorioak azalduko ditu. Bertan ezagutzera emango ditu zeintzuk izan ziren gipuzkoako herrietan garaileek erabili zituzten errepresio motak.

Esku-orria ikusteko klikatu Deba 1936-45