Urtarrilaren 7an egingo da Deban Urte berriko feria handia

2017ko urtarrilaren 2aUrtarrilaren 7an egingo da Deban Urte berriko feria handia

Urteko lehen larunbatean egin ohi da Deban Soro Feria. Aurten urtarrilaren 7an izango da. Goizeko 9:00etarako herriko plazak baserriko produktuz beteko zaizkigu eta kioskoan ganadu erakusketa izango da. Goiz osoan zehar, herriko musika talde ezberdinak izango ditugu kaleak girotzen eta dantzaririk ere ez da faltako.

Aurten urtarrilaren 7an izango da Urte Berriko Feria handia. Goizeko 9:00etatik aurrera, herriko plazak baserriko produktuz beteta izango ditugu. Horretaz gain, kioskoan ganadu erakusketa ere egongo da. Eguna alaitzeko herriko musika talde ezberdinek kaleak girotuko dizkigute eta 11:30ean musika eskolako dantzariak arituko dira Aldats pilotalekuan. Eguerdiko 13:00 inguruan feriako sari banaketa egingo da Foruen plazan eta arratsaldeko 18:00etan Euskal Jolas pilotalekuan egingo diren idi probekin emango diogu bukaera egunari.

Urte berriko feriako lehiaketetarako oinarriak

  • Fruta eta barazki lehiaketa

1.- Postuak gutxienez 8 metrokoak izango dira; goizeko 9:00etarako jarri beharko dira, erakusketa 10:00ak arte izango da eta lehenago ezingo da ezer saldu. Azoka arratsaldeko 15:00etan amaituko da, eta ordu horretarako postuak jasota egongo dira. Bakoitza non jarri Udalak erabakiko du.

2.- Partehartzaileek norberak landutako barazki eta frutak aurkeztu beharko dituzte.

3.- Lehiaketak bi atal berezi izango ditu:

a)Barazkiak

b)Frutak

4.- Lehiaketarako epaimahaia Debako Udalak izendatuko du, kontuan harturik gai honetan adituak diren erakunde publiko nahiz pribatu edo jakitunen iritzia. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta horretarako honako irizpideak jarraituko dituzte:

a)Kalitatea

b)Aurkezteko era

c)Aniztasuna

Epaimahaiak sariren bat eman gabe utzi dezake

5.- Baldintzak:

a)Barazkiak: gutxienez sei barazki mota ezberdin aurkeztu beharko dira, gutxienenez bi kilo mota bakoitzeko. Aleka saltzen diren produktuak berriz, gutxienez dozena bat mota bakoitzeko.

b)Frutak: gutxienez sei fruta mota ezberdin aurkeztu beharko dira eta gutxienez bi kilo mota bakoitzeko.

6.- Lehiaketako aipaturiko baldintzak betez gero, 60 eurotako dieta banatuko zaie.

7.- Sariak:

1. goa 300 euro.

2.a 250 euro.

3.a 200 euro.

Posturik onena 150 euro.

Herriko posturik onena 150euro

  • Gazta lehiaketa

1.-Lehiaketan parte hartzeko gazta udaletxean aurkeztu beharko da hamarretatik hamaikak bitartean.

2.-Partaideek 12 eurotako dieta izango dute.

3.-Sariak:

1.goa 350 euro

2.a 300 euro

3.a 250 euro

  • Deba arroko XV. ezti lehiaketa

1.-Lehiaketan parte hartzeko ezti gordinak eta berotu gabekoak izan beharko dira.

2.-Eztia eskualdean ekoiztua izan behar da.

3.-Partaideak bi ezti pote berdin aurkeztu behar ditu.

4.-Lehiaketan aurkeztutako eztiak norberarena izan behar du.

5.-Epaimahaikoek honako irizpideak jarraituko dituzte:

a.-Aurkezpena b.-Hezetasuna d.-Usaina f.-Dastamena

6.-Sariak:

1.-150 euro

2.-125 euro

3.-100 euro

7.-Partaideek 10 eurotako dieta izango dute.

8.-3 ezti irabazleak, Gipuzkoako Ezti Lehiaketarako sailkatuko dira.