VII. Animadeba Gortina lehiaketa

2015ko azaroaren 7aVII. Animadeba Gortina lehiaketa

Debako Udalak VII. Gortina lehiaketa jarri du martxan ANIMADEBA 2016 animazio zinema jaialdirako; izan ere, irabazleak 2016ko edizioko saioari hasiera emateko pribilegioa izango du. Lanak edozein animazio teknika erabiliz aurkeztu ahal izango dira eta 30 segunduko iraupena eduki behar dute.

Beste behin, Debako Udalak gortina lehiaketa antolatu du ANIMADEBA 2016 animazio zinema jaialdirako. Nahi duenak har dezake parte lehiaketan, jaioterri eta bizilekua edozein izanik eta nahi adina gortina aurkez daitezke.

Edozein animazio teknika onartuko da. Lanek 30 segunduko iraupena izan behar dute eta .mov, .mpeg, .avi edota .wmv formatuetan aurkeztu beharko dira. Gaia librea izango da; baina, beti ere, jaialdiaren promozioari zuzendua. Gortina guztiek eraman beharko dute derrigor ANIMADEBA 2016ko logotipoa.

Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Debako Udala Kultura saila, Portu kalea 1 (20820) Deba (Gipuzkoa) edo Wetransfer bitartez animadeba@gmail.com helbide elektronikora. Hauek aurkezteko epea 2015eko abenduaren 13an bukatuko da (14:00etan), eta berarekin batera, parte-hartze eranskina bidali beharko da.

Epaimahaia animaziozko zinean eta arte grafikoetan adituak diren pertsonek osatuko dute. Teknika, originaltasuna eta gaia baloratuko dira.

Irabazleak 700 €-ko saria eta oroigarria jasoko ditu.

 

Lehiaketako oinarriak ikusteko, egin klik hemen.