XLIX. Kaleko margo lehiaketan aurkeztutako lanak ikusgai izango dira astebetez

2018ko irailaren 8aXLIX. Kaleko margo lehiaketan aurkeztutako lanak ikusgai izango dira astebetez

XLIX. Kaleko margo sariketa ospatu du gaur Udalak, Haitz-haundi elkarte artistikoaren eta Cardenas fundazioaren laguntzarekin. Debako txoko ezberdinak islatzen dituzten 22 artelan aurkeztu dira lehiaketara eta 8 izan dira sarituak. Lanak ikusgai eta salgai egongo dira irailaren 9tik 16ra bitartean.

Jatorri ezberdineko 24 margolari hurbildu dira gaur Agirre jauregira euren mihisei zigilua jartzera, guztiak ere helburu bakarrarekin: XLIX. kaleko margo lehiaketan parte hartzea eta Debako udalerriaren esentzia jasoko zuen margolana ordubiak baino lehen amaitzea.

Aurtengo epaimahikideak Ana Salegi, Jose Luis Aperribai, Mª Mar Cabeza, Baroja Collet, Blanca Vilallonga eta Javier Cardenas izan dira eta aho batez, honako sari hauek ematea erabaki dute:

  • 1. saria 600€ - Juan Berrozpe (Donostia)

  • 2. saria 450€ - Juan Carlos Lang (Bilbo)

  • 3. saria 300€ - Nerea Illarramendi (Mutriku)

  • Saritu gabeko herriko lehen klasifikatua 200€ - Isabel Aberasturi (Deba)

Cardenas Fundazioak eskainitako sari bereziak:

  • 4. saria 200€ - Jean Jacques Dauga (Burdeos)

  • "Mª Esperanza Chávarri Saria" akuarelarik onena 300€ - José Reyes (Leioa)

  • "Blanca Vilallonga Saria", itsasoa gaitzat duen margolanik onena 300€ - Imanol Kerejeta (Azpeitia)

  • “Marqués de Prado Amena”, 21 urte baino gutxiago dituztenei zuzenduta, saritu gabeko lanik onena, 150 € - Leire Movellan (Deba)

Debako Udalak lau sari eman ohi ditu eta Cardenas fundazioak beste lau. Aurten guztira 2.500 € banatu dira 8 saritan. Saritutako lanen artean lehen saria eta herriko saritua Udalaren jabetzan geldituko dira eta Maria Esperanza Chavarri eta Marques de Prado Ameno sari bereziak, berriz, Cardenas fundazioarenetan.

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Agirre Jauregian egongo dira ikusgai irailaren 9tik 16ra eta lanak erosteko aukera ere izango da. Astelehenetik larunbatera arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik erakusketa; eta igandetan, berriz, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.