XLVIII. kaleko margo sariketa irailaren 9an

2017ko abuztuaren 30aXLVIII. kaleko margo sariketa irailaren 9an

Haitz-haundi elkarte artistikoaren eta Cardenas Fundazioaren laguntzarekin, XLVIII. kaleko margo sariketa antolatu du Udalak datorren irailaren 9an. Hitzordu honek Debako udalerriaren esentzia euren lanetan jasoko duten hainbat herritako artistak bilduko ditu.

Aurtengo kaleko margo lehiaketa irailaren 9an egingo da eta Udalak argitaratu ditu dagoeneko oinarriak. Hitzorduak Debako udalaerriaren esentzia euren lanetan jasoko duten 16 urtetik gorako margolariak bilduko ditu. Goizeko 9etan hasita, bi orduz Agirre Jauregian mihisei zigilua jartzeko aukera izango dute partehartzaileek eta lanak eguerdiko 14ak baino lehen entregatu beharko dira leku berean. Hauek Debako inguruetako agiriko tokietan beteko dira, gaia eta teknika libreak izanik.

Epaimahaiaren erabakia arratsaldeko 6etan jakingo da eta ondoren sari banaketa egingo da Agirre Jauregiko erakusketa aretoan. Guztira, lehiaketak 2.500 € banatuko ditu 8 saritan; horietatik lau Debako Udalak emango ditu eta gainontzekoak, berriz, Cardenas fundazioak.

Sariketaren irabazleak 600 euroko saria jasoko du; bigarrenak 450 € eta hirugarrenak 300 €. Hiru sari hauei herriko saritu gabeko lehen klasifikatuaren 200 euroko saria gehitu behar zaie udaletxeak emango dituenei.

Cardenas fundazioak eskainitako sari berezien artean daude 300 euroko “Maria Esperanza Chavarri” akuarela saria eta 150 euroko “Marques de Prado Ameno” saria; azken hau 21 urtetik beherakoei zuzendua. “Blanca Vilallonga” sariak itsasoa gaitzat duen lanik onena sarituko du 300 eurorekin. Hori guztia gutxi balitz, laugarren klasifikatuak ere 200 euroko saria eramango du etxera.

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak ikusgai egongo dira sariketa ondorengo astean zehar Agirre Jauregiko erakusketa aretoan.

Lehiaketarako oinarriak hemen deskarga ditzakezu: OINARRIAK 2017