Zabaldu da Kolorez Blai udalekuetan izena emateko epea

2018ko maiatzaren 17aZabaldu da Kolorez Blai udalekuetan izena emateko epea

Debako Kolorez Blai udaleku irekietarako izen-ematea atzo hasi zen, eta maiatzaren 30era bitarte egongo da zabalik. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 191 383 / 632 043 322 telefonoetara edo idatzi koloreanitz@gmail.com helbidera.

Kolore Anitz aisialdi taldeak KOLOREZ BLAI udaleku irekiak antolatu ditu, beste urte batez. Bi txanda egongo dira: lehendabizikoa, uztailaren 2tik 13ra; eta bigarrena, uztailaren 16tik 27ra. Urtero bezalaxe, udalekuak goizez izango dira, Luzaro ikastetxean (Itziarko bidea, Deba); astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:00era.

Lehenengo txandan HH5, LH1 eta LH2ko haurrek hartuko dute parte; hau da, 2010., 2011. eta 2012. urteetan jaio direnek. Bigarrenean, aldiz, LH 3-4-5-6koak (2009-2008-2007-2006. urteetan jaiotakoak) izango dira protagonistak.

Kolorez blai udalekuetan izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Interesatuek pare bat aste izango dituzte haurrak udaleku irekietan apuntatzeko; izan ere, izen-emate epea hilaren 30ean bukatuko da. Plazak mugatuak dira; beraz, plaza kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Hala ere, zozketa horretan herritarrek lehentasuna izango dute. Onartuen zerrenda ekainaren 5ean jakinaraziko da, eta onartuak izan ez direnei dirua itzuliko zaie.

Izen-ematea behin betikoa izan dadin, izen-emate fitxa bete, eta ordainagiriarekin batera, Zuhatzan (Ifar kale 12, behea) entregatu beharko da, honako ordutegian:

  • Astelehenetik ostegunera: 18:00-20:00

  • Ostiraletan (maiatzak 18 eta 25): 9:00-11:00

Ekainaren 29an, ostirala, gurasoentzako bilera egingo da, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Kolore Anitz aisialdi taldearekin 943 191 383 / 632 043 322 telefonoetan edo koloreanitz@gmail.com helbidean.