Zabalik da 2018/2019 ikasturterako Gozatuz aisialdi jardueretan izena emateko epea

2018/09/11
Mogel eta Zubi guraso elkarteekin batera, Debako Udalak aisialdi eskaintza zabala antolatu du aurtengo ikasturterako ere. Euskaran oinarrituta, hainbat kultur jarduera proposatzen dira; hala nola, antzerkia, argazkigintza, sukaldaritza, animazioa eta ordenagailu bidezko musika sormena. Izen-ematea zabalik da irailaren 20ra arte.

Gozatuz aisialdi eskaintza zabala antolatu dute 2018/2019 ikasturterako Udalak eta Mogel eta Zubi guraso elkarteek. LH3-6 eta DBHko neska-mutilei ez ezik, gazte eta helduei ere parte hartzeko aukera emango zaie; haiei ere esperientzia berriekin gozatzeko aukera eman nahi zaielako.

Proposatzen den aisialdia gozagarria da, kultur jarduera desberdinak eskaintzen dira; euskara oinarri hartuta, emaitzari baino, prozesuan sortuko diren emozioei eta bizipenei begiratuko diena.

Jarduerak

  • Antzerkia: gorputz espresioa, mimika, ahotsa, inprobisazio jolasak, antzerki jolasak… Urritik maiatzera. LH3-6. mailak / DBHko ikasleak: astearte edo asteazkenetan, 2 orduko saio bat. Prezioa: 40 € hiruhileko (*8€ hiruhileko). Gazteak / Helduak: hamabostean behin, 2 orduko saio bat. Prezioa: 20€ hiruhileko (*4€ hiruhileko).

  • Argazkigintza: argia, teknika, estetika eta narrazioa. Urritik maiatzera. Astean 2 orduko saio bat. Prezioa: 40 € hiruhileko (*8 hiruhileko). LH 5. eta 6. mailak / DBHko ikasleak / Gazteak / Helduak.
  • Sukaldaritza: etxeko gauzekin, bazkari/afariak prestatzen ikasteko, eta tarteka, gozo gauzak, tartak, opilak … egiteko. Urria-urtarrila edo otsaila-maiatza. Astero, 2 orduko saio bat. Prezioa: 30 € hileko (*6€ hileko). LH 5. eta 6. mailak /DBHko ikasleak / Gazteak.
  • Animazio ikastaroa: Stop motion tailerra. Ikus entzunezkoen unibertso liluragarrian sartuko gara. Parte hartzaileek laburmetraje bat sortzeko aukera izango dute, sormena, elkarrizketa eta talde lana ardatz hartuta. Urtarriletik aurrera.
  • Ordenagailu bidezko musika sormena (OBMS): sortu zure abesti propioak, taldean jotzeko piezak ... Ordenagailu Bidez Musika Sortzen, grabatzen, editatzen eta nahasten ikasiko dugu. Gaur egungo baliabideei esker edonork garatu dezake bere musika zaletasuna, nahiz eta musika lengoaia tradizionalak ezagutu ez. Urtarriletik aurrera.

*Hurrengo prestazioak jasotzen dituztenek %20 ordainduko dute:

-Diru sarrerak bermatzeko errenta, D.B.E.

-Diru sarrerak bermatzeko laguntza, D.B.L.

-Gizarte larrialdietarako lagutnza, G.L.L.

Matrikulak

Ikastaro hauetan izena emateko, matrikula orria bete eta turismo bulegoan edo udal liburutegian entregatu beharko da irailaren 20a baino lehen. Taldeak adinaren arabera antolatuko dira, eta aurrera egiteko, ezinbestekoa izango da, gutxienez, 10 lagun ordu berean biltzea.

Garrantzitsua da baja ematekotan lehen hiruhilabetean egitea eta abenduko oporrak baino lehen jakinaraztea. Bestela, ikasturte osoa kobratuko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 608 048 telefonora.