Zabalik dago ‘Kolorez blai’ 2024ko udalekuetan izena emateko epea

2024ko apirilaren 24aZabalik dago ‘Kolorez blai’ 2024ko udalekuetan izena emateko epea

• Ohiko moduan, udalekuak bi txandatan banatuta egingo dira: uztailaren 1etik 12ra lehena, HH5 eta LH1-2ko haurrei zuzenduta eta uztailaren 15etik 26ra bigarrena, LH3tik LH6ra bitarteko haurrentzat. • Interesdunek maiatzaren 10a bitarte eman ahal izango dute izena aurrez-aurre Zuhatza Euskara Elkartean edota online, Berriketanen webgunearen bitartez.

Urtero legez, Debako Udalak, Zuhatza Euskara Elkarteak eta Kolore Anitz elkartearen bitartez ‘Kolorez blai’ udaleku irekiak antolatu ditu haurrei zuzenduta, uda sasoian ere, aisialdi aukera anitz bezain zabala eta dibertigarria izan dezaten herrian.

Ohiko moduan, udalekuak bi txandatan banatuta egingo dira: uztailaren 1etik 12ra lehena eta 15etik 26ra bigarrena. Lehen txanda HH5 (2018) eta LH1-2 (2017-2016) bitarteko haurrei zuzenduta egingo da, eta bigarrena, aldiz, HH3-6 bitarteko haurrentzat (2015-2014-2013-2012). Bi kasuetan, udalekuak astelehenetik ostiralera eskainiko dira, goizeko 09:30etik 13:00etara.

Izen ematea zabalik

Udalekuetan parte hartu nahi dutenek dagoeneko zabalik dute izen emate epea, datorren maiatzaren 10a arte eta bi bide izango dituzte apuntatzeko: online, Berriketanen webgunearen bitartez edo aurrez-aurre, Zuhatza Euskara Elkartean. Azken bide hau aukeratuz gero, izen ematea maiatzaren 2tik aurrera egin ahal izango dute, ondorengo ordutegian: maiatzak 2, 3 eta 10, goizeko 9:30etik 12:00etara eta maiatzak 6,7,8 eta 9, 15:30etik 18:00etara.

Plaza kopurua mugatua denez, izen ematea ahalik eta azkarren betetzea gomendatzen zaie interesdunei. Hala eta guztiz ere, plaza kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da izena eman duten guztien artean, baina kasu horretan, lehentasuna izango dute Deba-Itziarren eskolatutako umeek.

Prezioari dagokionez, tarifa arrunta 50 eurokoa da, familia ugarien kasuan, 45 euroko eta BGDS, DSBE eta GLL laguntzen onuradunek 9 euro ordaindu beharko dituzte.

Informazio gehiagorako 632 99 43 27 telefonora deitu edo koloreanitz@gmail.com helbidera idatzi daiteke.