Zabor tasaren igoera

2016ko urriaren 27aZabor tasaren igoera

2016ko bigarrengo seihilekotik aurrera zaborren ordainagiriek %12,47ko igoera jasango dute.

2016ko maiatzarn 25eko Plenoaren gehiengoak hartutako erabakiaren ondorioz, 2016ko bigarrengo seihilabetetik aurrera, zaborren ordainagiriek %12,47ko igoera jasango dute.

Igoera honek, guztira dagokionaren %50a suposatuko luke, beste %50a Udalak bere gain hartzen baitu. Hau guztia, GHK, S.A.U.  (Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa)ren emaitza negatiboek eragindako kostuen eta zabortegi berrien (Meruelo-Kantabria) kontratazioaren ondorioa da, kostu hauek udalek bere gain hartu behar izan baitituzte.

Adibide gisa, eta ulertzeko errazago izan dadin, 2016ko bigarrengo seihilabetekotik aurrera, etxebizitza bati dagokion tasa honako hau izango litzateke:

-Oraingo zenbatekoa: 36,57 euro hiruhilabeteko

-Kuoa berria (dagokion igoera aplikatuta): 41,13 euro hiruhilabeteko.