ZUBELTZU BERTSO PAPER SARIKETA
2015ko otsailaren 3aAbian da, VI. aldiz, Zubeltzu bertso-paper sariketa. Zubeltzu Zar baserrian jaiotako bertsolariaren omenez antolatzen den sariketa honek, herriko bertso ikasle eta zaleak jarri nahi ditu lanean, euren sormena, gatz eta piperra, paperean jar dezaten. Adinaren arabera hiru kategoriatan mailakatuta, lan desberdinak aurkeztu beharko dituzte. Sariketara aurkeztutako bertsorik onenak entzuteko aukera izango da, gainera, apirilaren erdi aldera egingo den sari banaketan.