ZUBELTZU, VI PERTSO PAPER SARIKETA

2015ko apirilaren 20aZUBELTZU, VI PERTSO PAPER SARIKETA

Ostiralean banatu ziren, seigarrenez, Zubeltzu bertsolariaren omenez antolatu ohi den bertso-paper sariketako garaileentzako sariak. Ohi den bezala, hiru kategorietan banatu ziren lanak eta hauexek izan ziren, hurrenez hurren, lanik onenen egileak:

LHko neska-mutilen artean:

  1. saria: Itziar Egaña
  2. saria: Lierni Jiménez
  3. saria: Elene Molina

Horiek gai hau izan zuten bertso bat edo bi kopla osatzeko: “Hauxe da nire ametsa”. Gure gaztetxoen artean gehien errepikatu den ametsa, kirolari, aktore edo kantari ezagun bilakatzearena izan da baina, tartean, agertu dira beste batzuk ere. Adibidez, denok zoriontsu izateko nahiaz aritu zaigu Itziar bera.

 

DBHko neska-mutilentzako gaia honako hau zen: “GAUR ERE NEGAR EGIN DU”

Hunkigarritasun handiko bertso sortak bildu ditugu kategoria honetan: alargun geratutako baten malkoak, bullina sufritzen duen mutikoarenak, anorexiak jota dagoen gaztearenak edo minbizia duen gazte baten amarenak. Hona nola geratu den sailkapena:  

  1. saria: Aloña Salegi
  2. saria: Itzale Laka
  3. saria: Julia Ron 


Nagusiak gai librean aritzen dira eta, beraz, askotarikoak izan dira landutako tematikak: Alzheimerra, kartzela, lotsak, desirak,… Hona hemen sarituen zerrenda: 

  1. saria: Manex Astigarraga
  2. saria: Karlos Larrañaga
  3. saria: Josune Arakistain

Agirre jauregiko ispiluen gelan banatu zituzten sariak Debako Udalak eta Zuhatza euskera elkarteak. Sariak banatzearekin batera, egileek euren bertso sortak kantatu zituzten bildutakoen gozamenerako. Amaitutakoan, bertso-triki-txikiteoa abiatu zen bertatik, bertso-afarirako ordua iritsi arte, kaleak bertso, kopla eta musikaz betez. Eguna, bertso afariarekin amaitu zen, esan bezala. Iker Zubeldiak eta Nerea Elustondok  giro polita jarri zuten mahai inguruan. Hurrengo urterako gogoa piztuta mantenduko duena, ziur.