San Roke Jaiak

Abuztuaren 14tik 18ra

Debako festa nagusiak SAN ROKE JAIAK dira eta abuztuaren 14tik 18ra ospatzen dira. Egun garrantzitsuena abuztuaren 16a dugu, San Roke eguna ospatzen baita. Festa hasiera, danborrada, entzierro eta zezenketak, San Roke eta Jorrai dantzak, berbenak eta jai giro zalapartatsua festa hauetan gozatzeko berme dira. Bisitariak ere, herrikoekin batera, osoki bizi ahal ditu, bertan murgiltzea festa ulertzeko erarik onena baita. 

 

 

San Roke 2017

Kartelak

Zezen kronikak

Entzierroetarako arauak

 

 

 

Entzierrorako arauak

  1. Entzierroak arrisku handiak ditu korrikalarientzat.
  2. Segurtasun neurriak zorrotz bete behar dira eta zorrotz betearaziko dira.
  3. Behar ez bezala korritzeak arriskuan jartzen du zure segurtasuna eta gainontzekoena.
  4. Beste batzuren artean, erabat galarazita dago:
    • Mozkortuta edo drogen eraginpean saltaka egitea.
    • Saltaka egiteko arropa eta oinetako desegokiak edukitzea eta traba egin dezaketen bizkar zorro edo bestelakoak eramatea.
    • Abelburuei deitzea, errekorteak egitea edo haien arreta erakartzea.
    • Ez bota ezer abelburuen bidera.
    • Jausten bazara, ez zaitez jaiki buru guztiak pasa arte.