Ibilbideak

Mendi ibilbideak

Euren kontura ibili nahi dutenentzat, turismo bulegoak trekkingerako ibilbideei buruzko informazio osoa biltzen duten hainbat argitalpen ditu. Ibilbide mota ezberdinek –de gran recorrido (GR) y pequeño recorrido (PR)‐ gure geografiak dituen produktu eta baliabide naturalen aniztasuna ezagutzeko aukera ematen dute. Izan ere, paisaia, natura, geologia, historia eta etnografiari dagokionez interes berezia duten maila ezberdineko ibilbideak eskaintzen ditu Debak. Jarraian aurki ditzakezue zenbait proposamen:

 

Flyscharen ibilbidea: Zumaia - Deba (GR-121)

Deba - Lastur - Itziar - Deba (PR GI-44)

Lastur - Gaintxipi - Aitolagain - Otzarreta - Lastur (PR GI-46)

Done Jakue Bidea - Kostako bidea

Geoparkeko ibilbide geologikoak

 

Ibilketa Nordikoa

Nordic walking edo Ipar martxa, hankei ez ezik, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari eragiten dion ibiltzeko modua da. Bi makilaren laguntzaz ibiltzean datza, ez edozein makilarekin, kirol honetarako berariaz sortutakoekin baino.

Mugitzeko era berria da, esan bezala, gorputz osoari eragingo diona; atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen dituena.

Gune hau Ibilketa Nordikoa egiteko ere aparta da eta Debako Ibilketa Nordikoko zentroak maila ezberdineko bost ibilbide eskaintzen ditu.

BTT

Eskualdeko ezaugarri nagusia paisaian kostaldeko kolore urdinak eta barnealdeko mendietako berde biziak sortzen duten kontrastea da. Kostaldean hondartza, kala eta itsaslabar izugarriak daude eta bisitariak mundu mailan interesgarrienen artean kokatzen diren egitura geologikoetara (flysch) gerturatu ahal izango dira proposatzen diren ibilbideen bitartez. Gainera Debabarrena eskualdean interes historiko eta kultural handiko monumentu eta txoko ugari daude.

Debabarrena BTT zentroa (Aldi baterako itxita)

Ondo seinaleztatutako hamabost ibilbide egiteko aukera eskaintzen du Debabarrena BTT Zentroak, Gipuzkoako eskualde honetako basoak, ibaiak, itsaslabarrak eta hondartzak ezagutzen ditugun bitartean. Zailtasun mailaren arabera sailkatuta daude ibilbideak. Gehienak zailak edo oso zailak dira eta kolore gorri eta beltzarekin seinaleztatuta daude, hurrenez hurren. Hala ere, familiek eta ibilbide errazagoez (berdeak eta urdinak) gozatu nahi duten horiek, beren gustuko ibilbideak aurki ditzakete kostaldean eta harrera gunearen inguruetan. Azken hori Mintxeta Kirol Gunean dago hain zuzen, Elgoibarren. Bertan, bizikletak alokairuan eskaintzeaz gain, garbitzeko gunea eta dutxak, igerilekuak, askaldegia, atletismo pista eta gimnasioa daude, besteak beste.