BERRI-BERRIAK

Momentuan egiten ari garenen berri emango dugu atal honetan
  •  BEGIRADAK

2014ko irailaren 5ean Plaza Zaharreko ITURRI ONDOAN irakurritako testu eta ikusitako irudiekin liburuxka eta bideo bana egin ditugu.

Klikatu irudian testuak irakurtzekotan (bideoa ikusteko udal liburutegira jo beharko duzue):

  • HIZKUNTZA ERABILERAREN KALE NEURKETA: joan den azaroan, Deba eta Itziarko kaleetan, hizkuntzen erabilera neurtzeko datu bilketa egin genuen. Datu horiekin lanean ari gara. Emaitzak eskuratutakoan argitaratuko ditugu.
  • Datozen 4 urteetarako EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOA onartu zen atzo Euskara eta Hezkuntza Batzordean.
  • 2 ekimen antolatzeko lanetan gabiltza: 1) GURASOENTZAKO JOLAS TAILERRA 2) TELP tailerra. Xehetasun gehiago laster.