Euskalduntze eta alfabetatzea

DEBABE udal euskaltegia. Ifar kalea 12, behea. Tl: 943192236. e-posta: debabe.deba@telefonica.net

Ohiko eskaintza:

Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak. 12 urtez azpiko seme-alabak dituzten gurasoentzat, langabetuentzat eta zaharrentzat prezio bereziak. Ikusi orri honetan.

Ikastaro bereziak:

  • AISA harrera ikastaroak helduentzat (60 ordukoak). Ikus prezioa eta baldintzak orri honetan.
  • OSTALARITZAko ikastaroak (60 ordukoak)
  • Haur eta gaztetxoen hizkuntza-gaitasuna indartzeko saioak

 Euskalduntzeko eta alfabetatzeko bekak:

Udal euskaltegian ikasterik ez duten langabetu eta ikasleei diru-laguntzak ematen dizkie Debako Udalak. Baldintza hauek bete behar dira: Deban erroldatuta egon, ikastaroan %80ko asistentzia aduki eta urratsa gainditu (EGAren kasuan irakaslearen aldeko txostenarekin nahikoa da).

Baldintza horiek betez gero, Udalak ikastordu bakoitzeko hainbesteko bat ordainduko du (2012an 0,57€/h). Horretarako, matrikula ordaindu izanaren agiria, asistentziaren agiria eta urratsa gainditu izanaren txostena aurkeztu behar dira. Eskabideak aurkezteko deialdia irail-urrian egiten da. Jaitsi eskaera orria.

Kontsultatu euskalduntzeko eta alfabetatzeko beka eskatzeko oinarriak dokumentu honetan.