Euskalduntze eta alfabetatzea

Ohiko eskaintza:

Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak. 12 urtez azpiko seme-alabak dituzten gurasoentzat, langabetuentzat eta zaharrentzat prezio bereziak. Ikusi orri honetan.

Ikastaro bereziak:

  • AISA harrera ikastaroak helduentzat (60 ordukoak). Ikus prezioa eta baldintzak orri honetan.
  • MERKATARIentzat ikastaroak (60 ordukoak). Ikus informazioa orri honetan.
  • Haur eta gaztetxoen hizkuntza-gaitasuna indartzeko saioak

 Euskalduntzeko eta alfabetatzeko bekak:

Udal euskaltegian ikasterik ez duten langabetu eta ikasleei diru-laguntzak ematen dizkie Debako Udalak. Baldintza hauek bete behar dira: Deban erroldatuta egon, ikastaroan %85eko asistentzia eduki eta urratsa gainditu (EGAren kasuan irakaslearen aldeko txostenarekin nahikoa da).

Baldintza horiek betez gero, Udalak ikastordu bakoitzeko hainbesteko bat ordainduko du. Horretarako, matrikula ordaindu izanaren agiria, asistentziaren agiria eta urratsa gainditu izanaren txostena aurkeztu behar dira. Eskabideak aurkezteko deialdia irail-urrian egiten da. Jaitsi eskaera orria.

Kontsultatu euskalduntzeko eta alfabetatzeko beka eskatzeko oinarriak dokumentu honetan.