Kirola euskaraz

Kirola Euskaraz programa Debagoieneko zenbait udalek sortu zuten 1993an eta laster Debabarrenera zabaldu zen. Beraz, Debarroko udaletako Euskara eta Kirol zerbitzuek sortutako ekimena dugu. Piskanaka, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoa osora zabaldu da egitasmoa. Kirola Euskaraz programaren helburu nagusiak hauexek dira: 1) kirol arloko eragileak (entrenatzaile, guraso, herritarrak) sentsibilizatzea 2) kirol arloko entrenatzaile, monitore eta irakasleak prestatzea 3) euskarazko kirol materiala sortzea eta argitaratzea 4) programa beste herri eta lurralde batzuetara hedatzea.

Hona hemen Kirola Euskaraz egitasmoaren barruan, arlo desberdinetan landutakoa:

Eskola kirola:

  1. Gurasoak Eskola Kirolaren garrantziaz jabearazteko materiala
  2. Eskola kirolean, entrenatzaile eta gurasoei banatzeko esku-orria
  3. Egitasmoa babestu duen Foru Aldundiaren web gunean, besteak beste, honakoak aurkituko dituzu:

Kiroldegia:

  1. Kiroldegiko ikastaroetan aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak jasotzen dituen triptikoa