Gaztelekua

Kontaktua

 

Ordutegia

Osio kalea 7, 1. solairua

Tel: 943 19 27 62

E-maila: debakogaztelekua@hotmail.es

       

 

Asteartetik ostegunera: 17:00-19:00
Ostiraletik igandera: 17:00-20:30
Uztailean ekintza bereziak egingo dira

               

Zer da Gazteleku bat?

Debako Gaztelekua 2003tik herrian dugun gazteentzako baliabidea da, Udaletxeko Gazte Departamentuak bideratu eta Zehar Heziketa eta Programak deritzon Irabazi Asmorik Gabeko Elkarteak kudeatzen duena. Nerabezaroan dauden 12-17 urte bitarteko gaztetxoei aisialdi eraikitzaile bat garatzen laguntzea eta beraien prozesu pertsonal eta sozialei elementu aberasgarriak gaineratzea du helburu.

 Hezitzaileak:

Bertan lau hezitzailek egiten dugu lana. Urteak daramatzagu proiektu honetan eta gazte asko eta lagun talde asko ezagutu ditugu. Aldaketa handiko garaiak dira zuen seme-alaba eta familientzat. Haur bat izatetik heldu izaterako trantsizio honetan eragin nahi dugu guk ere. Aisialdiaren garrantzian sinesten dugu, berdinen arteko harreman eraikitze osasuntsuan.

 Eraikina

Osio 7an aurkitzen gara. 300m2 dituen lokalean…

  • Ikasgela: institutuko lanak egiteko lekua.

  • Dantza gela: areto handi eta balioanitza. Besteak beste, asteburuetan pelikulak ikusteko.

  • Ekintzen espazioa: ping-pong, futbolina, mini-futbolean… aritzeko.

  • Egon gela: mahai jolasak, eskulanak, sofak, billarra, labea, mikrohuina…

 Gaztelekuko ekintza bereziak:

Eskolako oporren garaian, gabonak, inauteriak, aste santua eta uztailean irteerak egiteko aprobetxatu ohi dugu. Elkarrekin autonomia maila eta ardura maila ezberdinetako proiektuak garatuz.