Proiektuak eta lanak

Debako Garapen Jasangarrirako Ekintza Plana 2013-2016

 

 

 

 

HELBURUA

 Debako etorkizuna eraikitzeko helburuarekin, agente publikoen adostasunarekien eta Debako herritarren parte-hartzearekin xedeak eta estrategi nagusiak integratuko dituen Plan berri bat egitea.

 Plan berriak 2013-2016 epean egiteko ekintzak ere mugatuko ditu eta planarentzako  jarraibide batzuk gomendatuko ditu hau hedatu eta jarraitu ahal izateko.

 

FASEAK

 Ekintza Plan honen garapena 3 fase nagusitan egingo da:

A) Egungo egoeraren eta estrategia eta plangintza tresnen azterketa.

  • Datu ekonomiko eta sozial nagusiak eta lurralde eta   ingurumen datuak
  • 2006-2012 Ekintza Planaren berrikuspena
  • Indarrean dauden eta Debaren etorkizuna bideratzen duten plangintza dokumentuak eta proiektuak
  • AMIA ( Ahuleziak, Mehatxuak, Indarguneak, Aukerak) analista

B) Lehentasuna duten helburuen, lerro nagusi estrategikoen eta ekintzen definizioa.

  • Helburu eta xedeen definizioa
  • Estrategien aurkezpena eta aukeraketa
  • Plan Estrategikoaren elaborazioa
  • Lerro estrategikoen hedapena: Akzioak

C) Jarraibideen gomendioa planaren hedapen eta jarraipenerako.

 

ABIAPUNTUA ETA METODOLOGIA

 Aipatutako plana gauzatzeko 2012ra arte indarrean dagoen Tokiko Agenda 21 Ekintza Planean oinarritzea adostu da.

 Hauek dira garapenean erabiliko diren metodoak:

  • Datu bilketa eta informazio garrantzitsuaren analisia
  • Talde teknikoaren bilerak
  • Udal-taldeko partaideekin bilera orokorrak
  • Hiri parte-hartzerako batzarrak
  • Udaleko teknikari eta politikariei galdeketak
  • Bestelako eragileei galdeketak

 

TALDE TEKNIKOA

 Debako Garapen Jasangarrirako Ekintza Plana (2013-2016) egiteko Debako Udalak Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartearen laguntza du (Debegesa).

 Debako Garapen Jasangarrirako Ekintza Plana aurrera eramateko, Talde Tekniko bat osatu da, Udaletxeko zein Debegesako teknikariekin.


 

 Informazio interesgarriak:

 

 

Ekintza Planari ekarpenak egiteko bideak:
Azken eguna: 2014ko urtarrilaren 10a