Iturri Ondoan: Ghau

Musika oinarri eta abiapuntu duen proposamen artistiko anitza da Ghau, 2018an Gartxot Unsainek sortutakoa. Barneko hausnarketa eta sentimenduei musika jarriz, bi disko, bi eleberri eta hainbat bideo kaleratu ditu dagoeneko proiektuaren baitan. Bidean, ezinbesteko dira Osa+Mujika konpainiako Jaiotz eta Xabier, proposamenari unibertso bisual bat eman eta oholtza gaineko mugimendu zein jantziak sortzeagatik.