2016/2017 ikasturtean euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarrentzat dirulaguntzak

2017ko irailaren 15a2016/2017 ikasturtean euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarrentzat dirulaguntzak

Pasa den ikasturtean euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarren artean dirulaguntzak banatuko ditu Udalak. Laguntza jasotzeko hainbat baldintza bete beharko ditu eskatzaileak eta beharrezkoak diren agiri guztiak 2017ko irailaren 18tik urriaren 6ra bitartean entregatu beharko ditu udaletxeko harrera bulegoan.

Debako Udalak dirulaguntzak banatuko ditu herritarren artean euskara ikasteak edo UEUko ikastaroetan parte hartzeak suposatzen duen gastua neurri batean arintzeko. Dirulaguntzok, langabezian daudenei edota 18 eta 25 urte artean dituzten ikasleei banatuko zaizkie, betiere, egin dituzten ikasketa motak herriko Udal Euskaltegian egiterik izan ez badituzte (talderik ez, mailarik ez, eskola erritmo ezberdinak…).

Laguntza jasotzeko honako baldintzak bete beharko dira:

  • Maila gainditu izana.

  • EGAren kasuan, gainditu ezean, irakaslearen aldeko txostena.

  • %85eko asistentzia ikastaro normaletan; barnetegietan, %100.

  • UEUko ikastaroetan %100eko asistetzia.

  • 2016ko irailetik 2017ko irailera bitartean egindako ikastaroa izatea.

  • Ikastaroa egin bitartean, langabezian egon izanaren ziurtagiria edo ikasle agiria, bere kasuan.

  • Eskaera orrian zehaztutako agiri guztiak aurkeztea.

Dirulaguntza eskaera eta agiri horiek guztiak 2017ko irailaren 18tik urriaren 6ra bitartean aurkeztu beharko dira Debako udaletxeko sarrera erregistroan.