2019-2020 ikasturtean euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarrentzat diru-laguntzak

2020ko irailaren 21a2019-2020 ikasturtean euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarrentzat diru-laguntzak

Debako Udalak dirulaguntzak banatuko dizkie euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten herritarrei. Dirulaguntzok, langabezian daudenei, jubilatuei, edota 18 eta 25 urte artean dituzten ikasleei banatuko zaizkie, betiere, DEBABE Udal Euskaltegien mankomunitatetik bekarik jaso ez badute.

Baldintzak:

Maila gainditu izana (ikastaro presentzialetan zein on line bidezkoetan).
EGAren kasuan, gainditu ezean, irakaslearen aldeko txostena.
%85eko asistentzia ikastaro normaletan; barnetegietan, %100.
UEUko ikastaroetan %100eko asistentzia.
2019ko irailetik 2020ko irailera bitartean egindako ikastaroa izatea. Ziurtatu beharko da ikastaroa egin bitartean Deban erroldatuta egon dela.
Ikastaroa egin bitartean, langabezian egon izanaren ziurtagiria, jubilatu egiaztagiria edo ikasle agiria, bere kasuan.
Eskaera orrian zehaztutako agiri guztiak aurkeztea.

Dirulaguntza eskaera eta agiri horiek guztiak deialdi hau argitaratzen denetik 2020ko urriaren 5era bitartean aurkeztu beharko dira Debako Udaletxeko Sarrera Erregistroan.