Abenduaren 16an egingo da Gabonetako Azoka berezia
2023ko abenduaren 7a09:30ean hasiko da, Berasaluze plazan, eta 11 ekoizlek parte hartuko dute
Abenduaren 16an, larunbata, egingo da Gabonetako Azoka berezia Deban. Berasaluze plazan izango da, 09:30ean hasi eta 14:30ak arte. Aurten, 11 izango dira azokan parte hartuko duten ekoizleak: Doniene (barazkiak), Kortaberri (barazkiak), Txindurri Iturri (sagardoa), Zortziko (eztia), Berbelar (behi gazta), Aitor Beristain (babarrunak), Iñigo Buenavida (postre beganoak), Mañeko Azpi (gozogintza), Martin Sukia (abarkak), Zuriñe Gredilla (egur tailla) eta Nerea Oria (estanpazioa).