Agroekologiaren Aldeko Hirien Sareko urteko batzarrean parte hartu du Debako udalak

2020ko urriaren 7aAgroekologiaren Aldeko Hirien Sareko urteko batzarrean parte hartu du Debako udalak

Irailaren 24ko ohiko osoko bilkuran aho batez onartu zuen Debako udalbatzak Agroekologiaren Aldeko Hirien Sarean sartzea. Nerea Arrizabalaga Badiola, Ekonomiaren Sustapena eta Landa Eremuaren Garapenerako zinegotziak urriaren 1ean eta 2an telematikoki egin den urteko batzarrean parte hartu du.

Praktika onak partekatu dira bertan eta gure udalerrian egiteko eredu izan daitezkeen kasu praktikoak ezagutzea aberasgarria izan da”, Nerea Arrizabalagaren ustez. 

Batzarra Valladoliden egitekoa zen, baina COVID-19arengatik telematikoki egin da. Batzarraren testuinguruan 'Tokiko nekazaritzako elikagaien sistemak arrisku globalen aurrean' dokumentua aurkeztu dute. 

Txostenak dio Tokian tokiko elikadura politikek funtsezko eginkizuna bete behar dutela gure komunitateak indartzeko eta, horrela, krisiei aurre egiteko; dela, adibidez, COVID-19ak eragindako krisiari, dela larrialdi klimatikoaren ondorioei.

Osasunak eta jasangarritasun ekologikoak eskutik helduta joan behar dutela beti pertsonen eta haien komunitateen ongizatea eta segurtasuna bere osoan sustatzeko ere aldarrikatzen du. 

Bestetik, tokiko elikagai jasangarriak ekoiztea eta banatzea oinarrizko sistematzat jo behar dira hiri eta herriak hornitzeko, ur eta energia sistemen pare.

Aipatutako lanaren ildotik, Valladolideko adierazpena argitaratu da.