Argitaratu da Kolorez Blai 2024 udalekuetarako onartuen zerrenda

2024ko maiatzaren 23aArgitaratu da Kolorez Blai 2024 udalekuetarako onartuen zerrenda

Erreklamazioak egiteko azken eguna bihar izango da, ostirala, maiatzak 24.

Uztailaren 1etik 26ra bitartean egingo dira Kolorez Blai 2024 udalekuak, haurrei zuzenduta, uda sasoian ere, aisialdi aukera anitz bezain zabala eta dibertigarria izan dezaten herrian.

Izen-emate epea jada amaituta, orain, izena eman duten guztien artean onartuen zerrenda argitaratu da. Horiek ikusgai daude dagoeneko udal webgunean eta erreklamazioak koloreanitz@gmail.com helbidera idatziz edo 632 99 43 27 telefonora deituz egin behar dira. Azken eguna bihar izango da, maiatzak 24.

Kontsulta ezazu onartuen zerrenda hemen