ARTE ESKOLAKO GRAFIKA IKASTAROAK

2015ko maiatzaren 12aARTE ESKOLAKO GRAFIKA IKASTAROAK

Ekainean zehar Debako arte eskolan serigrafia eta litografia hastapen ikastaroak izango dira. Nerea Lopez Lanzeta izango da serigrafia ikastaroak emango dituen irakaslea eta Iñaki Rifaterra Litografiakoa. Ikastaro hauei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943 19 18 04 telefonora edo sartu www.debarte.net orrira.

SERIGRAFIA

Serigrafia hastapen ikastaroak

  • Noiz: (Bi ikataro) Ekainaren 8tik 12ra, eta ekainaren 22tik 26ra
  • Non: Arte eskola, Latzurregi 2, Deba
  • Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara
  • Hizkuntza: Lehenengo ikastaroa euskaraz eta bigarrena gaztelaniaz
  • Matrikula : doan
  • Plaza kopurua: 6 ikastaro bakoitzean
  • Izen emate epea: ekainaren 1ean lehenengo ikastaroa eta ekainaren 15ean bigarrena
  • Izen emateko bidali zure CV eta motibazio gutuna
  • Irakaslea: Nerea Lopez Lanzeta

Oharra: disolbatzaileentzat maskarak ekartzea derrigorrezkoa da, eskolan salgai izango dira (27€)

LITOGRAFIA

Litografiaren hastapen ikastaroak

  • Noiz: (Bi ikastaro) ekainaren 1etik 15era eta ekainaren 8tik 12ra
  • Non: Arte Eskola, Latzurregi 2, Deba
  • Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara
  • Hizkuntza: lehenengoa euskara eta bigarrena gaztelaniaz
  • Matrikula: doan
  • Plaza kopurua: 6 pertsona ikastaro bakoitzean
  • Izen emate epea: maiatzaren 25ean lehehengo ikastaroa eta ekainaren 1ean bigarrena
  • Izen emateko bidali zure CV eta motibazio gutuna
  • Irakaslea: Iñaki Rifaterra

Oharra: disolbatzaileentzat maskarak ekartzea derrigorrezkoa da, eskolan salgai izango dira (27€)