Askotariko ekimenak antolatu dituzte hainbat eragilek inauterietarako

2022ko otsailaren 18aAskotariko ekimenak antolatu dituzte hainbat eragilek inauterietarako

Otsailaren 25ean, 26an eta martxoaren 1ean egingo dira aurten inauterietako ospakizunak. Azken egun horretan Gaztelekuak antolatutako mozorro show-a egingo da frontoian. Inauteriak iragartzeko kaldereroak ere irtengo dira aurten kalera, bihar, otsailaren 19an, 19:00etan Agirre jauregitik abiatuta.

Osasun egoerak erabat baldintzatu ditu azken hilabeteetan pertsonen egunerokoa bezala kultura eta aisiari bideratutako denborak eta espazioak. “Debako eragileek, Udalak bezala, herritarrentzat hain garrantzitsua den aisian ekarpenak egin dituzte egoerak ahalbidetu duen neurrian. Eta une honetan, egoera bere onera itzultzeko bidea hartzen ari dela diote adituek, hortaz, erabaki dugu ahal den neurrian ohikoak diren hainbat ekimen berreskuratzen joatea, eta herriari bizia ematea”, Aritz Larrañaga kultura zinegotziak azaldu duenez. 

Debako Kultura Batzordeak herritarrak gonbidatu nahi ditu egun horietan mozorrotu daitezen, ekimenetan parte hartuz, eta eskatu nahi diete jende pilaketak ekiditeko hartuko diren neurriak errespeta ditzaten, kaldereroetan bezala inauterietan. 

Kaldereroetan parte hartuko dutenentzat antolatzaileek abestiak ikasteko letrak zabaldu dituzte. 

INAUTERIETAKO EGITARAUA: 

• Otsailak 25, ostirala:

- 17:00: Deba Musikaleko ikasleen kalejira.
- 18:30: Haurrentzako jokoak: 
ERRONKA JOLASA Kolore Anitzen eskutik.

• Otsailak 26, larunbata:

- 13:00: kalejira: Debako Musika Banda.
- 17:30: Antzerki eta zirku ikuskizuna: “
TXORIAK TXORI”.
- 19:30: 
AKELARRE txaranga.
- 20:00: 
MOZORRO LEHIAKETAREN SARI BANAKETA Foruen plazan. 

- 20:30: AKELARRE txaranga.

- Egunean zehar MOZORRO LEHIAKETA izango da, bi modalitatetan: banakoa eta taldekoa; modalitate bakoitzeko bi sari egongo dira. PHOTOCALLa jarriko da Udaletxeko arkupetan. Parte hartu nahi duenak bertatik pasa beharko du argazkia ateratzeko: Goizez, 13:30-14:30 - Arratsaldez, 18:00-19:30.

• Martxoak 1, asteartea:

- 17:00 Aldats pilota lekuan:
MOZORRO SHOW-a Gaztelekuak antolatuta.​