Azken egunak Debabarreneko 2026-2027ko Aisialdiko Begirale Ikastaroan izena emateko
2026ko irailaren 3aIrailaren 18an amaituko da izena emateko epea, eta Debabarrenean erroldatutako pertsonek matrikularen prezioaren % 50 ordainduko dute
Debabarreneko udalek 2026-2027 ikasturterako Aisialdiko Begirale Ikastaroaren edizio berri bat antolatu dute, aurreko ikasturtean izandako harrera ona ikusita. Dagoeneko lehen taldea osatu da, eta bigarren talde bat osatzeko lanean ari dira.
Ikastaroa euskaraz eskainiko da, eta parte-hartzaileek 18 urte beteta izan beharko dituzte atal teorikoa amaitzen denerako. Prestakuntza osatzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulu ofiziala eskuratuko dute.
Atal teorikoak 150 orduko iraupena izango du, 2026ko urritik 2027ko maiatzera, eta ikuspegi praktikoa izango du. Horrez gain, asteburu osoko hiru irteera egingo dira eta, atal teorikoa amaitu ondoren, bi tutoretza saio egingo dira. Ikastaroa 160 orduko praktikekin osatuko da, boluntario gisa egiteko.
Ohiko saioak larunbatetan egingo dira, 09:30etik 18:30era. Asteburu osoko hiru irteerak, berriz, larunbateko 10:00etatik igandeko 15:00etara izango dira. Larunbatetako saioak Debabarreneko bi udalerritan egingo dira, izen-emateen arabera.
Matrikularen prezioa 300 eurokoa da. Hala ere, Debabarrenean erroldatutako pertsonek 150 euro ordainduko dituzte.
Izen-ematea formulario honen bidez egin daiteke, irailaren 18ra arte. Informazio gehiago jasotzeko, 943 744 366 telefono zenbakira dei daiteke.