Bi hondartzain egongo dira aurten Debako Santiago hondartzan

2020ko uztailaren 2aBi hondartzain egongo dira aurten Debako Santiago hondartzan

Uztailaren 1ean hasi da hondartza denboraldi ofiziala Deban, Gipuzkoako gainontzeko hondartzetan bezala. Aurtengo egoera berezia dela eta, COVID-19ak eraginda, neurri bereziak hartu dira. Hondartzan lan berriak egin beharra ere eragin du honek: hondartzainen figura sortzea, kasu.

Bi hondartzain daude lanean Deban. Hauen funtzioa, hondartzako erabiltzaileei osasun neurriak betetzeko irizpideen eta aholkuen berri ematea eta edukiera zaintzea da. Hondartzaren erabilerarako irizpide eta aholkuak, panelen bidez eta megafonia bidez ere ematen dira.