Bi lanpostutarako deialdia egin du Debako udalak

2020ko urriaren 27aBi lanpostutarako deialdia egin du Debako udalak

Peoi eta kamioi gidari bana kontratatzeko deialdia egin du Debako udalak. Lanbideren bitartez kudeatuko dira aipatutako lanpostuak betetzeko deialdiak.

Peoiari dagokionez, beharren arabera, brigadan sortzen diren lan ezberdinak egin beharko ditu. Ezinbesteko baldintzak: igeltserotza lanetan gutxienez 6 hilabeteko esperientzia izatea; euskarazko erdi maila ahozkoan eta ulermenean. Titulaziorik ez dutenei azterketa egingo zaie; gida baimena izatea. Aldi baterako kontratua izango da, hiru hilabeterako. Azaroaren 4ra arteko epea dago eskaerak aurkezteko. 

Lanbideko deialdia

Kamioi gidariaren bete beharrak izango dira: egunerokotasunean sortzen diren kamioi lanak burutzea eta brigadan sortzen diren gainontzeko lanetan jardutea. Ezinbestean bete beharreko baldintzak: kamioi gidari baimena, gutxienez 6 hilabeteko esperientzia izatea; PL2 edo antzeko hizkuntza eskakizuna. Gaixotasunagatiko baja betetzeko. Azaroaren 4ra arteko epea dago eskaerak aurkezteko. 

Lanbideko deialdia