Debak 2026ko Neguko Kultur Gida aurkeztu du, herritar guztientzako jarduera egitarau zabalarekin

2026ko urriaren 1aDebak 2026ko Neguko Kultur Gida aurkeztu du, herritar guztientzako jarduera egitarau zabalarekin

Gida berriak urria eta 2027ko urtarrila bitartean udalerriko gune desberdinetan antolatutako kultur proposamenak batzen ditu. Herritarrek zinemaz, musikaz, antzerkiaz, literaturaz, erakusketez, familia-jarduerez eta tokiko ondareari eta kulturari lotutako proposamenez gozatu ahal izango dute.

Debako Udalak Neguko Kultur Gida berria argitaratu du, datozen hilabeteetarako aurreikusitako kultur ekintzez josia, adin eta gustu desberdinetako herritarrei zuzenduta. 

Gidak urria eta 2027ko urtarrila bitartean herriko gune eta espazio desberdinetan antolatutako ekimen eta ekintzak jasotzen ditu. Agertoki nagusiak izango dira, besteak beste, erakusketa aretoa, Kultur Elkartea, Ispiluen Gela, udal liburutegia, Plaza Zaharra, Santa Maria eliza edo Debako kaleak. 

Egitarau berriak kultura- eta aisialdi-jarduerak uztartzen ditu: zinema-emanaldiak, kontzertuak, antzerkia, magia, ipuin-kontalariak, liburu-aurkezpenak, irakurketa-klubak, erakusketak, haurrentzako jarduerak edota ondarearekin eta naturarekin lotutako proposamenak, besteak beste. 

Antolatutako jardueren artean daude, adibidez, "Ni naiz naizena" erakusketa, Debadezine zinema zikloak, Ispilu (h) ari programaren baitan jasotako ikuskizun ezberdinak, Xabi Aburruzaga, Aitzuri Abesbatza edo Samaria bezalako musika kontzertuak edota Santa Zezilia, Euskararen Eguna edo Gabonetako programazioarekin lotutako ohiko jarduerak. 

Gidak familian gozatzeko proposamen ugari ere biltzen ditu, hala nola Geoparkeak Lasturrera antolatutako bisita gidatuak eta Ispilu (h) ari programaren baitan haurrei zuzendutako ikuskizunak, hala nola, "Izena duen guztia" (antzerkia), "Erresinolaren kantua" (txotxongiloak), "Animalia" (musika) eta "Etxerik txikiena" (antzerkia). Jarduera horiei beste proposamen batzuk ere gehitu behar zaizkie, besteak beste, Gabonetako Haur Parkea, Gabonetako jaietan txikienei aisialdirako aukera eskainiko diena.

Programazio berri honekin, Debako Udalak kultur eskaintza anitza eta irisgarria bultzatzen jarraitzen du, neguko hilabeteetan elkartzeko, parte hartzeko eta gozatzeko guneak eskaintzeko helburuarekin. 

Ikus neguko kultur gida osoa hemen