Debak hegaztien eraztunketa herritarrengana hurbilduko du larunbat honetan Artzabalen

2026ko urriaren 2aDebak hegaztien eraztunketa herritarrengana hurbilduko du larunbat honetan Artzabalen
  • Saioa 09:00etatik 12:00etara izango da, eta herritarrek hegaztiak gertutik ezagutzeko eta inguru naturalaren aberastasunaz jabetzeko aukera izango dute

Debako Udalak hegaztien eraztunketa saio irekia antolatu du larunbat honetarako, urriaren 3, Artzabalgo hezegunean. Ekimenaren helburua da herritarrak udalerriko natura-ondarera hurbiltzea eta Debako hezeguneetako biodibertsitatea ezagutaraztea.

Jardunaldian, bertaratzen direnek hainbat hegazti gertutik ezagutzeko aukera izango dute Pako Zufiaur ornitologoaren eskutik; hark hegaztien ezaugarri eta ohitura nagusiak azalduko ditu. Aurreko kanpainetan erregistratutako espezieen artean daude txantxangorria, zozoa eta martin arrantzalea, azken hori bere kolore ikusgarriengatik bereziki deigarria.

Larunbatean, herritar guztiei irekitako saioa Artzabalen

Herritarrentzako saioa larunbatean, urriaren 3an, 09:00etatik 12:00etara egingo da, Artzabalgo hezegunean. Jarduera Errotazar futbol zelaiaren ondoan, Deba ibaiaren inguruan, egingo da. Erantsitako planoan adierazita dago elkargunearen kokapen zehatza.

2019tik garatzen den ekimena

Debako Udalak 2019tik antolatzen ditu hegaztien eraztunketa kanpainak Deban eta Itziarren, bereziki udalerriko ikasleei zuzenduta. Aurtengo edizioan, Luzaro ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek ostiralean eta astelehenean parte hartuko dute saioetan; larunbateko jardunaldia, berriz, herritar guztiei irekita egongo da.