Debako Gaztelekuak “Zubiak eraikiz, errealitateak hurbilduz” tailerra hartuko du ostiral honetan

2026ko irailaren 24aDebako Gaztelekuak “Zubiak eraikiz, errealitateak hurbilduz” tailerra hartuko du ostiral honetan
  • Aniztasuna eta enpatia lantzeko jarduera izango da 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

  • Debako Udaleko Gazteria zerbitzuak, Debako Gaztelekuarekin batera eta Agua de Coco elkartearekin elkarlanean, “Zubiak eraikiz, errealitateak hurbilduz” tailerra antolatu du ostiral honetan, irailaren 25ean, Debako Gaztelekuan.

    Jarduera 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburua da aniztasunaren inguruko hausnarketa sustatzea, enpatia lantzea eta beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera eskaintzea.

    Tailerrean jolasak, dinamikak eta solasaldiak egingo dira, gazteek aurreiritziak gainditzeko, ikuspegi berriak ezagutzeko eta gizarte bidezkoago baten eraikuntzan duten papaz hausnartzeko.

    Saioa irailaren 25ean, 17:30ean, izango da Debako Gaztelekuan. Parte hartzea doakoa da.

    “Zubiak eraikiz, errealitateak hurbilduz” Agua de Coco elkartearen ekimena da, eta gizarte-kohesioa eta kulturartekotasuna sustatzea ditu helburu.

    Informazio gehiago eta izen-emateak gaztelekuan edo debakogazteleku2@gmail.com idatzita.