Debako hondartzan surf ikastaroak eskaini ahal izateko baimenak erdiesteko deialdi publikoa

2019ko urtarrilaren 15aDebako hondartzan surf ikastaroak eskaini ahal izateko baimenak erdiesteko deialdi publikoa

Udalak bi baimen onartuko ditu gehienez ere urte osorako; eta horiek bi urteko iraupena izango dute, luzatzeko inolako aukerarik gabe. Udako denboraldian Debako hondartzan beren zerbitzuak eskaini nahi dituzten surf eskolek, hortaz, eskabidea aurkeztu beharko dute udaletxean urtarrilaren 31 baino lehen.

Debako hondartzaren erabilera-erregimena arautzen duen ordenantzako 5. artikuluaren arabera, Debako Udalak banatuko ditu Debako hondartzan surf ikastaroak eskaini ahal izateko baimenak, gehienez ere 24 hilekoak, interesdunek aurrez hala eskatuz gero.

Urtero, urtarrilean, plazaren bat libre baldin badago, horretarako baimena erdietsi ahal izateko deialdia argitaratuko du Udalak. Aurtengo udarako deialdia atzo argitaratu zuten EHAAn.

Debako hondartzan udako denboraldian beren zerbitzuak eskaini nahi dituzten eskolek, beraz, eskabidea aurkeztu beharko dute, eskatutako gainerako agiriekin batera, eta horretarako epea urtarrilaren 31n amaituko da.

Uda partean jende-emana handia izaten denez, eta Debako hondartza eremu mugatua denez, Debako Udalak surf ikastaroak emateko gehienez ere bi baimen onartuko ditu urte osorako.

Eskabideak bi baino gehiago badira, baimenak baremazio bidez esleituko dira, alegia, eskatutako betebeharrak betetzen dituzten eskabide guztien artetik puntuaziorik handiena erdiesten duten bi eskolak hautatuko ditu.

Debako Udaleko herritarren arretarako bulegoan aurkeztu beharko da eskabidea, ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 08:00-15:00 bitartean.

Aurkezteko epea amaitu ondoren, eskabide guztiak berrikusiko dira, eskatutako betebehar guztiak betetzen dituztela egiaztatzeko. Horiek egiaztatu ondoren, bi eskabide baino gehiago baldin badaude, udal-organo eskudunak dagokion baremazioa egiteari ekingo dio. Puntuaziorik handiena lortzen duten lehenengo bi eskolek edo eskabideek erdietsiko dute horretan aritzeko baimena. Baimen horiek bi urteko iraupena izango dute gehienez ere, luzatzeko aukerarik gabe.