Debako udal musika eta dantza eskolak zabaldu du 2019-2020 ikasturterako matrikulazio epea

2019ko maiatzaren 27aDebako udal musika eta dantza eskolak zabaldu du 2019-2020 ikasturterako matrikulazio epea

Zabalik da 2019-2020 ikasturterako udal musika eta dantza eskolan matrikulak egiteko epea. Interesatuek ekainaren 14a baino lehen aurkeztu beharko dute matrikula orria Deba Musikaleko idazkaritzan.

Zabaldu dute jada Debako udal musika eta dantza eskolan datorren ikasturterako matrikulazio epea, eta hori 2019ko ekainaren 14ra arte mantenduko da. Interesatu orok inprimikia bete eta Deba Musikaleko idazkaritzan entregatu beharko du.

Ekainaren 14tik aurrerako matrikula-orriak onartuko dira, baina epean matrikulatuekiko lehentasuna galduko dute. Bestalde, instrumentuetan matrikulatu ahal izateko honako irizpideak hartuko dira kontuan, lehentasunari dagokionez:

  1. Instrumentuz aldatzeko zain, itxaron zerrendan dauden ikasleak

  2. Lehen nibeleko lehenengo mailan hasten diren barne ikasleak

  3. Barne-ikasleak

  4. Eskola kanpoko ikasleak

  5. Bigarren instrumentua

  6. Herritik kanpoko ikasleak

Musika-tresnei dagokienez, aukera zabala eskaintzen du Debako musika eskolak; haize-metalezkoak (tuba, bonbardinoa, tronboia, tronpeta, tronpa), haize-zurezkoak (saxofoia, klarinetea, flauta, oboea), perkusioa, harizkoak (bibolina, gitarra, baxu elektrikoa), polifonikoak (pianoa eta eskusoinua), folklorea (gaita, gaita-danborra, trikitixa, panderoa eta txistua), kantua eta euskal dantza.

Edozein zalantza argitu edota informazio gehiago eskuratzeko, deitu 943 192 016 telefonora edota idatzi musikaeskola@deba.eus helbide elektronikora.