Debako Udalak egin du Elizburuko etxebizitza tasatuen partzela besterentzeko lizitazioaren kontratazio mahaia.

2015ko otsailaren 11aDebako Udalak  egin du Elizburuko etxebizitza tasatuen partzela besterentzeko lizitazioaren kontratazio mahaia.

Debako Udalbatzak abenduaren 4an onartu zuen Elizburuko etxebizitza tasatuen partzela konkurtsora ateratzea, bertan egin beharreko oinarrizko proiektuarekin batera. Bestalde, abenduaren 12an udal plenoko aretoan, Alkateak eta udal arkitektoak herritarrei aurkeztu zien Elizburuko etxebizitza tasatuen inguruko nondik norakoak, eman diren urratsak, oinarrizko proiektua etxebizitzen datu tekniko eta ekonomikoekin, eta aurrera begira emango diren pausuak.

Lehen urratsa partzelaren esleipena izango zela adierazi zen, eta behin esleituta, etxebizitzak erosteko interesdunentzat oinarrizko baldintzen deialdi espezifikoa argitaratuko zela. Guzti hau otsailaren bukaeran martxoaren hasieran egitea aurreikusten da.

Lehen pausoari begira, gaur izan da Elizburuko etxebizitza tasatuen partzela besterentzeko lizitazioaren kontratazio mahaia. 4 enpresa izan dira interesatuak: IZA obras y Promociones SA +Estudioa S.L., Construcciones Murias S.A., Proteisa 2002 S.L. eta Euskal XXI Construcciones S.L.

Pleguetan, 3 parametro baloratzen dira; partzelaren prezioa minimoa 834.906 €+ BEZ izanik, eraikitze epea eta hobekuntzak.

Enpresek egin dituzten eskaintzen artean, 1.000.000 € + BEZ-etik 1.200.000 €+BEZ-artekoak daude, eta eraikitze epeetan esleitu eta 18 hilabete bitartetik 20 hilabete bitarterarte.

Hobekuntzetan ere eskaintza desberdina egon da.

Orain udaleko sail teknikoak pleguen irizpideen arabera eskaintzak baloratuko ditu eta hurrengo Udalbatzan esleituko da partzela.

Behin esleituta, interesdunentzako oinarriak argitaratuko dira, epe baten barruan erosle interesatuak izen eman dezaten.

Abenduaren 12 ko aurkezpena orri honetan aurkitu daiteke, eta ondorengo epeetan burutuko diren urratsen berri xehetasun guztiekin helaraziko dizuegu.

IKUSI KONTRATAZIOAREN PROZEDURA HEMEN

IKUSI AURKEZPENA ETA PLANOAK HEMEN